EUSKAL HERRIETAN
Teknologia berriak erabiltzeaz gain, ez dugu bazter utzi nahi geure Herriaren, Euskal Herriaren ezagutza eta horretarako, XIBEROA TAILERRA ardatz harturik, hainbat herrialde eta festa uztartzen dizkiogu, ahalik eta ikuspegi kultural zabalena eskaintzeko ikasleei.
3. mailan Xiberoa tailerra antolatzen dugu Lezoko BHIrekin batera; bertan Muxikoak dantza moldea eta Xiberoako hainbat abesti ikasten dituzte. Martxoa aldera, borobiltzeko, maskarada bat ikusten dugu Xiberoan bertan; horrekin batera beste hainbat ekimen egiten dituzte, hiru eguneko bidai baten barnean.
Ikastalde berarekin Lantzeko inauteria antzezten dugu; pertsonaiak ezagutu, dantzan egin eta antzezpena burutzen dugu inauteri ostiralean.
4. mailan Nafarroako erdialdea ezagutzeko asmoz, Beire, Erriberri, Uxue, Pitillas eta Artaxoa bisitatzen dugu. Duela urte batzuk Urduña ere ezagutu genuen.
Bukatzeko, "euskara eguna", Santamasak, Santa Ageda bezpera, KORRIKA eta bertso emanaldia prestatzen ditugu.